Sorginak akelarrean dantzan, akerraren eskeletoa eskuan duelarik.

Nor Gara

Hiru pauso, istorio bat

Más vendido

Sormenaren jatorria

Diseinua beti izan da nire hizkuntza. Forma, kolore eta materialekin esperimentatzea nire egunerokoaren parte izan da betidanik. Diseinu Ingeniaria naiz, eta sortzea eta diseinatzea ez dut lan gisa ulertzen, nire burua adierazteko modu gisa baizik.

Sorgina suaren inguruan kea duelarik, aztarna logoarekin.

Más vendido

Pausoa eman

Urte luzez zerbait propioa egiteko gogoa izan dut barruan, baina beti atzeratzen nuen pausoa. Marketin Digital eta Adimen Artifizialaren inguruko masterra egiten hasi nintzenean, argi ikusi nuen: orain edo inoiz ez. Beti sortu izan ditut nire lepokoak, poltsen uhalak eta osagarriak, eta hortik abiatu zen ideia.

Más vendido

Sustraiak inspirazio

Ez nuen ohikoa izan nahi. Zerbait desberdina sortu nahi nuen, benetakoa. Horregatik, gure lurrari eta gure arbasoei begiratu nien inspirazio bila. Proiektu hau hortik jaio zen: sustraietatik, indarrez eta nortasunez betetako pieza esklusiboak sortzeko, gaur egunerako pentsatuak.